Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Bigoterik gabe antzerki taldeko hainbat aktore, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

'K-baret' izeneko ikuskizunaz hitz egin eta platoan ere emanaldi txikitxo bat eskainiko dute. Urteko azken egunerako programa berezia prestatu du saioko lantaldeak, Mikel Elizegi protagonista dutela.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia.

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia. EITB Media

Urteko azken egunerako, saio berezia prestatu du "Biba Zuek!" saioko lantaldeak.

Lehen orduan Azkoitiko Bigoterik gabe antzerki taldearen bisita izango dute, aktoreetako batzuekin K-baret izeneko ikuskizunaz hitz egiteko. Gainera, emanaldi txikitxo bat ere eskainiko dute platoan. Hala, kabaret doinuen erritmoarekin bukatu du saioak 2021a.

Bigarren orduko gonbidatu nagusia, berriz, kolaboratzaile saltsero eta happyena izango da: Mikel Elizegi. Elkarrizketa atsegina egingo diote Maddalenek eta Xabierrek, eta umorea eta alaitasuna ez dira faltako platoan.

Saio borobil, eder eta berezia Urtezahar egunerako prestatu dutena. Gaur, 18:00etatik aurrera, ETB1ean eta eitb.eus-en.