Biba Zuek
18:00etan
Jon Artano kazetaria, Tene Mujika beka irabazi berritan, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Programaren lehen orduan, berriz, depresioa izango dute hizpide.
-
Jon Artano kaztaria, Euskadi Irratiko estudioetan. Argazkia: EITB Media
Jon Artano kazetariak Tene Mujika beka irabazi berri du, eta gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioko platoan izango da, proiektuaren inguruan hitz egiteko. Ameriketan ibilitako euskaldunen istorioak eta Euskal Herrira migratu duten amerikarrenak bilduko du kontakizuna da, eta horren berri emango die Maddalen Arzallusi eta Xabier Sukiari.
Lehen orduan, berriz, gure gizartean hain ezaguna den gaixotasun isil bati buruz hitz egingo dute: depresioa. Horretarako, lehen pertsonan gaixotasun hau bizi duten gonbidatuak izango dituzte platoan, euren esperientzia eta istorioa kontatzeko. Maitane Ormazabal bidelaguna ere bertan izango dute, egitera ausartzen ez garen galderak egiteko.
Kolaboratzaileei dagokienez, Jon Garate, Mikel Elizegi eta Aritz Ganboa izango dituzte.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.