Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Kai Nakai, reggaetoia eta feminismoa, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gainera, Beroa elkarteko harrera familiek euren proiektuaren berri emango dute Jon eta Alaia Martin anai-arreben laguntzarekin.

  • Kai Nakai abeslaria

    Kai Nakai abeslaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, Kai Nakai Gasteizko reggaetoi abeslaria izango dute gonbidatu nagusi "Biba Zuek!" saioan. Feminismoaren ikuspuntutik lantzen ditu bere letrak, eta indarrez eta dinamismoz betetako abestiak osatzen ditu. Baimenik gabe lehenengo diskoa kaleratu zuenetik, ibilbide oparoa egiten ari da. Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin solasaldian, esku artean dituen proiektuen berri emango du.

Aurretik baina, saioaren lehen orduan, Bizipoza ekimenaren parte den proiektu bat aurkeztuko dute, Beroa elkartea, alegia. Harrera familiek osaturiko elkarte honetako kideak izango dituzte platoan, baita Jon eta Alaia Martin anai-arrebak ere. Ekimen honen alde egin dute, eta abestiaren letra sortu dute.

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara dugu ikusgai astelehenetik ostiralera ETB1en eta eitb.eus-en Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztuta.