Biba Zuek
18:00etan
Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolariak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Lehen orduan, berriz, Bizipoza proiektuaren eskutik Chernobilen Lagunak elkarteko kideak izango dituzte platoan.
-
Sebastian Lizaso bertsolaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Bi bertsolari handi izango dira gonbidatuak gaurko "Biba Zuek!" saioan: Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze. Esku artean duten azken proiektua aitzakia hartuta izango dira Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin. Izan ere, Ameriketako Estatu Batuetara doaz egun gutxi barru, duela urte asko Euskal Herritik AEBra joan eta oraindik bertan bizi diren azken lau bertsolariekin bertso-saio historikoa egitera. Xabi Paya izango dute gai-jartzaile.
Aurretik, saioaren lehen orduan, Bizipoza proiektuaren eskutik Chernobilen Lagunak elkarteko kideak izango dituzte platoan. Elkarte honetako kideek euren etxeko ateak irekitzen dizkiete Txernobylgo haurrei, euren bizi kalitatea hobetzeko; haurrek familiei konpainia eta alaitasun handia ematen diete. Bizipozaren bigarren diskorako "Misha txikia" abestia atera dute, eta kantuaren hitzen egilea eta abeslaria ere izango dituzte programan.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.