Biba Zuek
18:00etan
Ainhoa Sanchez aurkezlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Saioaren lehen orduan, berriz, Batten gaixotasuna izango dute hizpide.
-
Ainhoa Sanchez. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Ainhoa Sanchez modelo eta aurkezlea izango dute gonbidatu gaur "Biba Zuek!" saioan. Urte luzez Karlos Arguiñanorekin batera izan da sukaldaritza saioak aurkezten. ETB1eko "Gure Kasa" saioan kolaboratzaile izan da, eta ETB2n "Esto No Es Normal" saioa aurkezte ikusi dugu. Esku artean dituen proiektuen inguruan hitz egingo du Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin.
Aurretik, saioaren lehen orduan, Batten gaixotasuna izango dute hizpide. Horretarako, Ilargi eta Hodeiren kasua aztertuko dute platoan. Neba-arreba hauek gaixotasun arraro hau dute eta euren gurasoek elkartea eta proiektu bat jarri dute martxan. Maitane Ormazabal ez da faltako gai honen inguruan hausnarketa egiteko.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.