Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Demode Quartet musika laukotea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, 'Urak aske' dokumentala hartuko dute hizpide.

  • 'Kutsidazu bidea, Ixabel' antzezlanaren irudia

    'Kutsidazu bidea, Ixabel' antzezlanaren irudia

Gaur arratsaldean, Demode Quartet musika laukotea izango dute "Biba Zuek!" saioan gonbidatu, a capela abesteko modua eta umorea uztartzen duen taldea. Momentu honetan, Kutsidazu bidea Ixabel ikuskizunarekin ari dira.

Lehen orduan, Urak aske dokumentala izango dute hizpide. Donostiako hiria edateko uraz hornitzeko egindako Artikutzako urtegia da lan honen gaia. Horretarako, bi gonbidatu izango dituzte; alde batetik, EHUko ekologia katedraduna, Arturo Elosegi; eta bestetik, Begoña Zubia, dokumentaleko zuzendaria eta gidoilaria.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.