Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Andrea Arrizabalaga kazetaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, joko eta kirol ezberdinetako txapeldunak izango dituzte gonbidatu.

  • Andrea Arrizabalaga kazetaria

    Andrea Arrizabalaga kazetaria. Argazkia: EITB Media

Gaurko "Biba Zuek!" saioko gonbidatua Andrea Arrizabalaga kazetaria izango da. Ibilbide luzea darama Euskal Telebistan, albistegietan aurkezle eta kazetari lanean.

Lehen orduan, txapeldunez beteko dute platoa. Hainbat joko edo kiroletako txapeldunak izango dituzte, besteak beste, mus karta jokoa, dardoak… Izan ere, Euskal Herrian denetariko txapelketak antolatzen dira, eta gonbidatuek euren bizipenak elkarbanatuko dituzte.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 18:00etatik aurrera Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztuta, eta audientziaren harrera oso ona izaten ari da. Asteazkeneko saioak besteak beste, % 4,7ko audientzia-zatia lortu zuen eta euskaldunen artean audientzia-buru izan zen % 15,3ko kuotarekin.