Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, Korrikaren abestiak hartuko dituzte hizpide Xabier Saldias, Xabier Berasaluze 'Leturia' eta Jon Sarasuarekin.

  • Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga.

    Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga.

Gaurko "Biba Zuek!" saioan Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi izango dituzte gonbidatu, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak bete berri dituen 200 atalak hizpide hartuta. Aurten, zortzigarren denboraldia dute, eta, urte hauetan zehar, hainbat herri bisitatu eta istorio mordoa ezagutu dituzte.

Lehen orduan, Korrikaren tertulia berezia egingo dute eta Korrikaren abestiak hartuko dituzte hizpide; izan ere, Korrika izan den bakoitzean, abesti bat sortu eta abestu dugu. Horien adibide dira Xabier Saldias, Xabier Berasaluze Leturia eta Jon Sarasua. Hirurek parte hartuko dute saioan, izan platoan edo konexio bidez, eta bakoitzak bere esperientzia eta bizipenak kontatuko ditu.

"Biba Zuek!" gaur izango da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.