Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

'Oihana' antzezlanaren inguruan, gaur arratsaldeko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Barbara Rivas, Maryse Urruty eta Joana Olasagasti izango dira gonbidatu nagusiak. Aurretik, saioaren lehen orduan, maitasunaren gaia landuko dute, harreman afektibo eta sexualak bizitzeko ikuspegi ezberdinetatik.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia. EITB Media

Gaurko "Biba Zuek!" saioan Barbara Rivas, Maryse Urruty eta Joana Olasagasti izango dituzte gonbidatu, Oihana antzezlana aurkezteko. Maryse Urruty lanaren zuzendaria da, eta Barbara Rivas eta Joana Olasagasti, berriz, antzezleak. Emakumeek mendeetan zehar dantzaren bitartez transmititu dituzten jakintza eta ohiturak eten egingo dira belaunaldiko azken emakumearekin, Oihanarekin. Hortik abiatuta, bidaia zoragarri bat hasiko du, bere iragana deskubritu asmoz; eta bidaia horrek hizkuntza misteriotsua erabiltzen duten emakumeak ezagutzera eramango du: sorginak ezagutzera.

Aurretik, saioaren lehen orduan, maitasunaren gaia landuko dute, baina gazteen ikuspuntutik. Erlazio afektibo zein sexualak bizitzeko beste ikuspegi batzuk ekarriko dituzte platora programako gonbidatuek: erlazio irekiak, polimaitasuna edota erlazio itxiak.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.