Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

Zuzenean, 22:30ean

"Biba Egunean Behin", gaur gauean, ordutegi nagusian, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Bikoteen artean, Alex Sardui eta Maren abeslaria eta Iban Garcia influencerra eta bere ama Maite Azpiazu izango dira. Sorpresa eta nobedade askorekin dator EITB eta Egunean Behineko final sinkronizatua.

0:24
Xabier Sukia eta Maddale Arzallus,

"Biba Egunean Behin" zuzeneko telebista lehiaketa gaur itzuliko da ETB1era eta eitb.eus-era, gaueko prime time ordutegian, 22:30ean. Platoan jokatuko diren Egunean Behin partiden formatuan aldaketak egongo dira, baina gauza batek berdin jarraituko du: nor bere etxetik ere konektatuko da, aplikazioaren bidez. Aurreko bi edizioetan 20.000 lagunetik gora egin zuen bat aplikazioarekin aldibereko partidak jokatzeko. Halaber, abenduan jokatutako finalak audientzia bikaina izan zuen: % 4,5ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 13,1eko kuota. Gainera, 64.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

"Biba Zuek" magazina EITBrentzat egiten duen New Media enpresaren ekoizpen taldearekin, eta Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia aurkezleekin, ereduari jarraituko dio  datorren astearteko 3. "Biba Egunean Behin" honek. Partidak pertsona ezagunekin platoan, baina aldi berean etxean; eta, azkenik, azken txanpan 20 onenen esprint berezi bat irabazlea erabakitzeko.

Bikote ezagunen artean Alex Sardui eta Maren abeslariak eta Iban Garcia influencerra eta bere ama Maite Azpiazu izango dira. Halaber,  trebeenen laugarren partida jokatzera platora Egunean Behineko txapeldun batzuk ere gonbidatuko dituzte.  

Berritasun teknikoa egongo da, dena dela. "Egunean Behin" egiten duen CodeSyntax-ek hori garatzen jardun du azken asteetan, eta zera da koxka: ukimenezko pantaila bat, platoan jokatuko dutenek erabiliko dutena.

Aurreko edizioan bezala, norberak antolatutako oporralditxoa egiteko bidaia txartelak banatuko ditu EITBk. 2.000 euroko balioa duen txartela izango da eguneko irabazlearentzat, eta partaide guztien artean 1.000 eurokoa zozketatuko dute.