Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Arantxa Urretabizkaia idazlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehendabizi, hiri eta herrietako paisaietatik poliki-poliki desagertzen ari diren kioskoetako saltzaileekin berba egingo dute.

  • Arantxa Urretabizkaia idazlea

    Arantxa Urretabizkaia idazlea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Azken etxea izenburuarekin kaleratu berri du Arantxa Urretabizkaia idazleak azkeneko nobela. Bizitzaren azken urteak pasatzeko etxe baten bila dabil liburuko protagonista. Bost urte pasa dira Urretabizkaiak azkeneko liburua kaleratu zuenetik, eta beste gauza askoren artean, lan honen sorkuntza prozesua nolakoa izan den kontatuko du gaur "Biba Zuek!" saioan.

Lehendabiziko orduan, berriz, hiri eta herrietako paisaietatik poliki-poliki desagertzen ari diren kioskoez hitz egingo dute. Egunkari, aldizkari eta antzekoak saltzen dituzten lagunen testigantzak jasoko dituzte, eta kioskoaren barrutik bizitza nola ikusten duten kontatuko dute.   

"Biba Zuek!" 18:00etatik 20:00etara dago ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.