Biba Zuek
18:00etan
Eneritz Iturriagaetxebarria txirrindulari ohia, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Lehen orduan, Herri Urrats jaiari buruz arituko dira.
-
Maddalen Arzallus eta Xabeir Sukia, saioaren aurkezleak. Argazkia: EITB Media
Gaurko "Biba Zuek!" saioan Euskal Herriko txirrindularitzaren historian aztarna utzi duen txirrindulari bat izango dute, Eneritz Iturriagaetxebarria. Abadiñarrak hainbat txapelketatan parte hartu zuen; besteak beste, Emakumeen Biran, Espainiako Txapelketan, Italiako Giroan (10. postua lortuz), eta baita 2004ko Olinpiar Jokoetan ere. 2012ko Munduko Txapelketan parte hartu ondoren, erretiroa hartu zuen.
Lehen orduan, Herri Urrats jaiari buruz hitz egingo dute. Izan ere, igande honetan, maiatzaren 8an, izango da Senperen, beti bezala, lakuaren inguruan. Horretarako, Seaskako lehendakaria, Peio Jorajuria, eta antolakuntzako bi kide izango dituzte: batetik, Emile, gaur egungo Seaskako gurasoa eta buru belarri diharduena; bestetik, Koxepa, Herri Urratsen hasieretan jo eta su ibili zena.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.