Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etatik aurrera

Oihana Kortazar korrikalaria, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, sare sozialen bitartez ligatzeaz eta horrek izan ditzakeen arriskuei buruz arituko dira.

  • Oihana Kortazar

    Oihana Kortazar. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Biba Zuek!" saioan, Oihana Kortazar korrikalaria izango dute gonbidatu. Elgetarra mendiko korrikalari gisa da ezaguna, eta hainbat txapelketa irabazi ditu bere ibilbidean; besteak beste, Zegama-Aizkorri, Espainiako txapelketa, mundu mailako Skyrunning eta mundu mailako kilometro bertikala. Datorren astean jokatuko den Zegama-Aizkorri lasterketan parte hartuko du.

Lehen orduan, sare sozialen bitartez ligatzeari buruz hitz egingo dute, eta horrek izan ditzakeen arriskuei buruz; batez ere, LGBTQ+ kolektiboaren ikuspuntutik, eta horiek azken aldian jasan dituzten berri txarretan jarriko dute fokua. Horretarako, Ikusgune, Gasteizko Behatokiko Amets Martinez izango dute alde batetik, eta bestetik, Kaixomaitia sare sozialaren sortzailearekin hitz egingo dute.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dago ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.