Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Juan Luis Zabala idazlea, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

'Mina hartzeko ere' poema-liburu berria aurkeztuko du. Aurretik, saioaren lehen orduan, itsasoari lotutako hiru istorio ekarriko dituzte platora, eta EITBren 40. urteurrena ere jorratuko dute.

  • Juan Luis Zabalaren artxiboko irudia

    Juan Luis Zabalaren artxiboko irudia. EITB Media

Juan Luis Zabala idazle eta kazetaria izango dute gonbidatu gaurko "Biba Zuek!" saioan, Mina hartzeko ere poema-liburu berria aurkezteko. Beldurra da azken lan berri honen ardatza; beldurra minari, zahartzeari, gaixotzeari, hiltzeari… baita euskararen gainbeherari eta indar espresioa galtzeari ere. Azkoitiarra haurtzarora itzuliko da poema-sorta honetan, mundua zer den jakin aurreko garaira. Juan Luisek haur eta gazte literatura, poesia, nobela, komikia, narrazioa, biografia, itzulpena… landu izan du.

Aurretik, saioaren lehen orduan, itsasoari lotutako hiru istorio ekarriko dituzte platora; izan ere, hilaren bukaeran egingo den Pasaiako Itsas Festibala aitzakia hartuta, ontzigintzari lotuta bizi diren hiru gonbidatu izango dituzte. Alde batetik, Albaolan ikasten ari den mutil gazte bat; beste alde batetik, bizitza osoan ontzigintzan jardun duen eta erretiratu berri den gizon bat; eta, azkenik, itsasontziari lotuta bizi den eta itsasoarekiko maitasuna transmititzen duen emakume bat.

Nola ez, EITBren 40. urteurrenari ere erreparatuko diote, eta Guggenheim museoan egingo den ekitaldi instituzionalari zuzeneko jarraipena egingo diote. Aste osoan zehar, Jon Garate artxibo jaunak telebista genero-tematika zehatz bat landuko du, egunero, ETBn izan diren saio desberdinetan oinarrituta.

"Biba Zuek!" 18:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.