Itxi

EITB 40

EITB 40

EITB 40

Ekitaldi instituzionala

EITBren 40. urteurreneko ekitaldi instituzionala, gaur arratsaldean, Bilboko Guggenheim Museoan

EITB Media

Ekitaldiak Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiaren parte hartzea izango du, euskal kulturaren, gizartearen, politikaren eta ekonomiaren ordezkaritza zabalarekin batera.

  • EITB 40. Batzen gaituzten emozioak

    EITB 40. Batzen gaituzten emozioak

Datorren maiatzaren 20an, 40 urte beteko dira Eusko Jaurlaritzak EITB Sortzeko Legea onartu zuenetik. Hori izan zen EITBren lau hamarkada luzeko ibilbide oparoaren abiapuntua, euskal gizartearen zerbitzura Euskadiko ikus-entzunezko talde nagusia bihurtzeko.

40. urtemuga ospatzeko, astelehen honetan, maiatzaren 16an, ekitaldi instituzionala egingo du EITBk Bilboko Guggenheim Museoan, EITBren eta euskal kultura, politika, ekonomia eta gizartearen ordezkaritza zabalarekin, arratsaldeko 19:30etik aurrera. eitb.eus-ek streaming bidez zuzenean emango du ekitaldia eta dagoeneko 200 bat lagunek konfirmatu dute bertan egongo direla. 

Ekitaldia Nerea Reparazek eta Joxe Mari Iriondok aurkeztuko dute. Horrez gaineraIñigo Urkullu lehendakariak hartuko du parte, baita Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak ere. 

Halaber, Olatz Salvador abeslaria, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak eta Andoni Aresti dantza eskola arituko dira. Ekitaldia borobiltzeko, EITBren 40 urteko historia gogoratuko duten hainbat bideo eskainiko dira. 

Horrekin batera, Euskadiko Orkestrak EITBren 40.urteurrenaren harira sortu duen fanfarria estreinatuko du, Xabier Otaoleak egindakoa. Musika pieza honek lau hamarkada hauetan telebista eta irratian entzun ditugun doinu ezagunak hartu ditu oinarri, guztion oroitzapenean gorde diren saio eta telesail kuttunen sintoniak.

Duela 40 urte sortu zenetik, EITB euskal gizartearekin batera garatu da, garaian garaiko beharretara egokituz; zerbitzu publiko izaerari eutsiz, euskal kulturaren eta euskararen normalizazio eta hedapenaren aldeko apustu irmoa egin du. Batzen gaituzten emozioak leloak ikus-entzunezko komunikazio talde publikoaren nortasuna islatzen du. Euskadiren formakuntza eta transformazio sozialean agente aktibo izateko konpromisu sendoa du EITBk, eta gure kultura eta izaera munduan zabaltzeko bozgorailu nagusia da. 

Ekitaldi Instituzionalera joango diren gonbidatuak 

Astelehenean, Guggeheim Museoko ekitaldi instituzionalean, euskal kultura, politika, gizarte eta ekonomiaren ordezkaritza zabala bilduko da. 

Politikaren eta erakundeen alorretik, besteak beste, Iñigo Urkullu, lehendakaria; Jose Maria Ayerdi Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea; Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusia; Denis Itxaso Espainiako Gobernuko delegatua; Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia; Elixabete Etxanobe, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua;  Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidentea; Unai Hualde, Nafarroako legebiltzarreko presidentea; eta alderdi politikoen Legebiltzarreko bozeramaileak, hala nola, Maddalen Iriarte (EH Bildu), Eneko Andueza (PSE), Miren Gorrotxategi (Podemos) eta Amaya Martínez (VOX).

Halaber, Bingen Zupiria, Cristina Uriarte eta Miren Azkarate Kultura sailburuak, Josu Erkoreka lehenengo lehendakariordea eta Segurtasun sailburua, Idoia Mendia bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua; Javier Hurtado, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua; Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,  Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria izango dira bertan.

EITBtik ere ordezkaritza zabala izango da. Alde batetik, duela 40 urte EITBren lehen pausuak eman zituzten Hanburgoko taldeko kideak egongo dira. Bestetik, lau hamarkada hauetan taldearen zuzendaritzan egondakoak: Andoni Aldekoa, Maite Iturbe, Alberto Surio, Andoni Ortuzar, Iñaki Zarraoa, Josu Ortuondo eta Jose Maria Gorordo EITBko zuzendari nagusiak; Unai Iparragirre, Edu Barinaga, Bingen Zupiria, Koldo Anasagasti eta Luis Alberto Aranbarri Amatiño ETBko zuzendariak; Maite Goñi, Urko Aristi, Odile Kruzeta, Julian Beloki, Javier Torrontegi eta Joxe Mari Iriondo Eusko Irratiko zuzendariak; Gorka Etxebeste eta Jose Mari Otermin Euskadi Irratiko zuzendariak; Jon Osa, Estibaliz Ortiz, Iñigo Camino eta Joxe Felix Azurmendi Radio Euskadiko zuzendariak; Marian Parra eta Txerra Diez Unzueta Radio Vitorioako zuzendairak; Xabier Doncel eta Edurne Ormazabal Gazteako zuzendariak; eta eitb.eus-eko Mikel Agirre, Juan Diego, Itziar Epalza eta Javier Calera.

Gainera, administrazio kontseiluko kideak ere bertan izango dira: Iñigo Iturrate, Iker Merodio, Saioa Zubizarreta, Garbiñe Mendizabal eta Rakel Molina (EAJ/PNV); Arantza Gutierrez eta Fermin Munarriz (EH Bildu); Oscar Torres (PSE); Juan Bautista Mendizabal (RSBAP); Adolfo Arejita (Euskaltzaindia), eta Iñaki Zabaleta (Eusko Ikaskuntza). 

Horiekin guztiekin batera, ETBko aurpegi ezagunenetako batzuk: Ander Gonzalez, Ilaski Serrano, Klaudio Landa, Pedro Mari Goikoetxea, Sara Gandara, Xabier Madariaga, Joseba Arguiñano, Jose Ituarte, Patxi Alonso eta Ana Urrutia. 

Hezkuntza, kultura, gizarte eta euskara alorretako, eta komunikabide eta telebista zein zinema munduko ekoiztetxeetako ordezkariak ere hurbilduko dira: Alaitz Artolazabal (Tokikom), Martxelo Otamendi (Berria), Iñaki Soto (Gara), Enrique Laucirica (FORTA), Iñigo Barrenechea (Diario Vasco), Jose Miguel Santamaria (El Correo), Juanjo Baños eta Iñaki Gonzalez (Deia), Jose Maria Villate (EFE), Eva Ferreira eta Juan Jose  Uncilla (UPV/EHU), Vicente Atxa (Mondragon Unibertsitatea), Maria Uriburu (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Juan Ignacio Vidarte (Guggenheim Bilbao Museoa), Miguel Zugaza (Arte Ederren Museoa), Jon Ruigomez (Bilboko Itsas Museoa), Andres Urrutia (Euskaltzaindia), Oriol Roch (Euskadiko Orkestra) Asier Amondo (Korrika), Ana Urkiza (Eusko Ikaskuntza), Koldo Tellitu (Ikastolen Elkartea), Josu Waliño (Puntu.eus), Paul Bilbao (Euskalgintzako Kontseilua), eta Irene Larraza (Etxepare Institutua).