Biba Zuek
18:00etan
Garazi Sanchez surflaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Saioaren lehen orduan, droga-menpekotasunaren inguruan arituko dira.
-
Garazi Sanchez surflaria, 'Lay Day' bideopodcastean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Garazi Sanchez surflari getxotarra izango dute gonbidatu gaurko "Biba Zuek!" saioan. Garazi Challenger Series-en arituko da, uztailean Ballitoko (Hegoafrika) txapelketan lehiatzen hasita, munduko zirkuitu gorenera sarrera ematen duten ekitaldietarako sailkapena lortu du-eta. Qualifying Series-eko Azoreetako eta Israelgo probetan bosgarren postua eta Caparicakoan bederatzigarren postu eskuratu ditu. Ibilbide bikaina ari da egiten hogeita hamar urteko surflari gaztea eta horren inguruan aritu da Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin.
Saioaren lehen orduan, berriz, droga-menpekotasunaren inguruan arituko dira. Horretarako, hiru gonbidatu izango dituzte platoan; alde batetik, menpekotasun honetatik irteten ari diren bi testigantza zuzen, eta, bestetik, ibilbide horretan laguntzen duen profesional bat. Maitane Ormazabal coach-a ere platoan izango da.
"Biba Zuek!" 18:00etatik aurrera dugu ikusgai astelehenetik ostiralera ETB1en eta eitb.eus-en.