Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Amane Ibañez aurkezle eta kazetaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gainera, Familia Medikuaren Nazioarteko Eguna hizpide, ofizioan dabiltzan gonbidatuekin arituko dira.

  • Amane Ibañez aurkezlea

    Amane Ibañez aurkezlea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Euskal Telebistako aurpegi ezagunetako bat izango da "Biba Zuek!" saioaren gaurko gonbidatua, Amane Ibañez. Aurkezle eta kazetari gisa ikusi izan dugu, batez ere albistegietan. EITBren 40 urteak ospatzeko beste aitzakia bat izango da hau. Izan ere, Amanek ondo ezagutzen du EITB umetatik, beste hainbat saiotan ere parte hartu baitzuen, tartean "Betizu"n.

Ostegunean Familia Medikuaren Nazioarteko Eguna denez, ofizio honetan diharduten edo urte luzez aritu diren gonbidatuak izango dituzte.

"Biba Zuek!" saioa, astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.