Biba Zuek
18:00etan
'Dendu' ikuskizunaren protagonistak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Janire Etxabe dantzaria eta Harkaitz Martinez de San Vicente musikaria izango dituzte platoan. Aurretik, saioaren lehen orduan, pelikula zein telesailetako figuranteen garrantzia izango dute mintzagai.
-
Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. Argazkia: EITB Media
Gaurko "Biba Zuek!" saioan Dimegaz dantza taldeak eta Oreka TX-ek osatzen duten Dendu ikuskizuna izango dute hizpide. Horretarako, Janire Etxabe dantzaria eta Harkaitz Martinez de San Vicente Oreka TX taldeko musikaria izango dituzte gonbidatu platoan. Dendu hitzak oreka esan nahi du, sinonimoak dira, eta hori da euren espektakuluan transmititzen dutena: aurkakotasunetik, gerturatzera, eta bilakaera horretan, hibridatzera. Mugimenduz eta melodiaz beteriko elkarrizketa egingo diete Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.
Aurretik, saioaren lehen orduan, pelikula zein telesailetan paper garrantzitsua egiten duten figuranteak izango dituzte protagonista, eta hiru gonbidatu izango dituzte saioak, adin eta profil ezberdinetakoak.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.