Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Sonakay musika taldea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Aurretik, saioaren lehen orduan, mariatxiak izango dira protagonista. Horretarako, Txamukos, Puro Relajo eta Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinoak taldeko kideak izango dituzte platoan.

  • Sonakay

    Sonakay

Sonakay musika taldeko kideak izango dira gaur "Biba Zuek!" saioan, Suerte hirugarren diskoa aurkezteko. Aste honetan bertan kaleratuko dute lan berria osorik, nahiz eta lehenagotik "Heroiak" abesti singlea entzungai izan dugun; David Bowieren "Heroes" abestiaren bertsioa da, hain zuzen ere. Jaime Stinus musikari, konposatzaile eta ekoizle esanguratsuak ekoiztu du disko berria, eta musika talde donostiarrak abesti bat eskainiko du saioan, zuzenean.

Programaren lehen orduan ere musika izango dute hizpide, baina bestelako erregistro bat: mariatxiak. Horretarako, hiru euskal mariatxi taldetako kideak izango dituzte platoan, Txamukos, Puro Relajo eta Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinoak, hain zuzen ere.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.