Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Julian Iantzik udako saio berria aurkeztuko du gaur "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, aldiz, Australiara joandako euskaldunen istorioak izango dira entzungai lau gonbidaturen eskutik.

  • Julian Iantzik "Edozein herriko..." udako saio berria gidatuko du

    Julian Iantzik "Edozein herriko..." udako saio berria gidatuko du

Julian Iantzi aurkezleak "Edozein Herriko" saio berria estreinatuko du datorren astelehenean, eta, horren harira, gaur, "Biba Zuek!" saioan hartuko dute gonbidatu. Uda honetan, herriko festak, su artifizialak eta jai ekitaldiak bueltan izango dira, eta ETB1ek saio fresko eta dibertigarria prestatu du aste bitarteko gauetarako. Aurkezle nafarrak xehetasun guztiak aurreratuko ditu.

Lehen orduan, aldiz, Australiara joandako euskaldunen istorioak ekarriko dituzte platora. Lau gonbidatu izango dituzte bertan, denak Australiarekin lotura zuzena dutenak. Gainera, larunbat honetan, Australiako diasporako kideek festa handi bat egingo dute Gernika-Lumon, eta horren berri ere emango dute.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.