Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

"El Conquistador del Caribe" saioko Nakor, Seleta eta Aitzol Atutxa, gaurko "Biba Zuek!"en

EITB Media

Lehen orduan, laxo tresnaz jokatzen den pilotaren modalitate zaharrena izango dute hizpide.

  • Nakor, Seleta eta Aitzol Atutxa.

    Nakor, Seleta eta Aitzol Atutxa.

Gaur jokatuko da "El Conquistador del Caribe" abentura realityaren final handia, eta "Biba Zuek!" saioak El Conquisen parte hartu duten hiru kapitain izango dituzte gonbidatu: Nakor Markez, Xabier Garate Seleta eta Aitzol Atutxa. Edizioa nola joan den eta azken txanpa hau nolakoa izango den kontatuko diete Maddalen Arzallus eta Xabi Sukiari.

Lehen orduan, laxoa hartuko dute hizpide, tresnaz jokatzen den pilotaren modalitate zaharrena; batez ere, Nafarroan heltzen diote, Malerrekan eta Baztanen.

"Biba Zuek!" gaur arratsaldean izango da ikusgai 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.