Bostekoa
22:00etan
Leitza eta Goizueta, gaur gauean, 'Bostekoa' saioan
EiTB
Aitor Zubietaren eta Karrape Irratiaren eskutik izango dugu bi herri hauen arteko herri-kirol lehiaren berri.
Aste honetan, 'Bostekoa' saioan, Leitza eta Goizueta izango dira aurrez aurre, elkarren artean lehia handia duten bi herri nafar.
Goizuetako taldean, hiru anaiek hartuko dute parte: entrenatzailea eta bi lehiakide. Horien lana oso garrantzitsua izango da probetan. Goizuetako suhiltzaile taldeko boluntarioak dira hirurak, eta familian kirola oso barrutik bizi dute. Goizuetak beste fitxaketa baliotsu bat ere izango du: zeresan handia emango duen harri-jasotzaile bat.
Alboko herrian, Leitzan, herri-kirolekin zerikusia duen familia batetik datorren Josetxo Urrutia entrenatzaileak talde iaio eta trebatua osatu du. Lehiakideek herri-kirol proba ugari egin dituzte, eta badakite plazan indarrak neurtzea zen den. Hori guztia gutxi balitz, etorkizuna iragartzeko dohaina duen 'lagun' berezi bat izango dute alboan.
Aitor Zubietaren eta Karrape Irratiaren laguntzaz, bi herriek astea nola bizi duten emango da jakitera. Karrape Irratian Patxi Astibiak eta Anita Aierbek hartuko dute parte, eta herri-kiroletan bizitakoak eta hainbat pasadizo kontatuko dituzte.
'Bostekoa' saioa, gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.