Itxi

Bostekoa

Bostekoa

Bostekoa

22:00etan

Errezil vs Azpeitia neurketa, gaur gauean, 'Bostekoa' saioan

EiTB

Bi herrien arteko lehia berezia 'Bostekoa' saioaren herri-kirol probetan izango da ikusgai.

0:22
'Bostekoa' saioko irudi bat

Igandean, nor baino nor gehiago arituko dira Errezil eta Azpeitia 'Bostekoa' saioaren herri-kirol probetan.

Aitor Zubietaren eskutik, bi taldeetako partaideak ezagutuko ditugu, eta bi herrietako kaleetan dagoen giroa erakutsiko du saioak derbi handiaren atarian.

Sebastian Gurrutxaga Azpeitiko taldearen entrenatzailea Nuarbeko sokatira talde ospetsuko kidea da. Talde indartsua antolatu du Errezili neurria hartzeko. Partaideen artean, Elias egongo da, Martin Mendizabalen esanetara entrenatu den kirolaria. Taldekideak izango dira Goenatxo anaiak ere, eta horien jardunak ez du inor epel utziko.

Errezilen, berriz, familia giroko taldea osatu dute. Aitor Zubietak Unai Irigoien taldekidearen etxera egingo du bisita. Unaik eta anaiak, Aimar harri-jasotzaile ospetsuak, aitaren eta aitonaren omenez eraikitako probalekua erakutsiko dute.

'Bostekoa' igandean izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.