boxeo izarrak
00:20ean
Monaghan, Santa Cruz eta Jon Fernandez, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H. | ETB
Sean Monaghan-Fulgencio Zúñiga, Leo Santa Cruz-Jose Cayertano eta Jon Fernandez-Reynaldo Mora borrokaldiak eskainiko ditu gaur gaueko saioak.
Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak, lehengo eta behin, pisu erdiastuneko norgehiagoka bat eskainiko du: Sean Monaghan eta Fulgencio Zuñiga boxeolarien arteko borrokaldia, hain zuzen ere. Monaghanek orain arte egindako 24 borrokaldiak irabazi ditu, baina oraindik ez diote munduko txapelketa jokatzeko aukerarik eman. Zuniga kolonbiarrak, ostera, lau aldiz jokatuko du munduko txapelketa eta behin ere ezin izan du gerrikoa eskuratu.
Saioak eskainiko duen bigarren neurketa Leo Santa Cruz eta Jose Cayetanoren artekoa izango da. Biak dira mexikarrak, altzairua baino boxeolari gogorragoak. Santa Cruz hamar aldiz izan da munduko txapeldun eta inork ez du menpean hartu.
Azkenik, Jon Fernandez bizkaitarrak joan den ostiralean egin zuen borrokaldiaren laburpena eskainiko dute. Reynaldo Mora Guatemalako boxeolariaren aurka neurtu zituen indarrak bere herrian, Etxebarrin.
'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusigai, 00:20etik aurrera, ETB1en.