boxeo izarrak
ETB1en
Naseen Hamed handia, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A. | EiTB
Pisu super ertaineko munduko txapelketako bat ere eskainiko dute.
Pisu super ertaineko munduko txapelketa batekin hasiko da gaur 'Boxeo Izarrak' saioa: Gilberto Zurdo Ramirez eta Arthur Abraham izango dira aurrez aurre. Ramirez mexikarrak 33 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Arthur Abraham alemaniarra 11 aldiz izan da munduko tituluaren jabe pisu ertainean eta beste 8 bider pisu super ertainean. Bien artean 12 urteko aldea dago.
Bestalde, ostiral honetan betetzen dira 25 urte Naseem Hamedek profesional mailan debutatu zuenetik. Boxeoaren historian izan den boxeolaririk karismatikoenetako bat izan da Naseem Hamed, bere estilo bereziagatik eta jotzaile gogorra izateagatik. Lehen borrokaldia eta Kevin Kelleyren aurka egindako norgehiagoka bikaina ikusi ahal izango dira.
Amaitzeko, euli pisuko munduko txapelketa bat: John Riel Casimero eta Charlie Edwards ariko dira.
Pedro Mari Goikoetxea saioko gidariak Manu Maritxalar aditua izango du lagun.