Itxi

boxeo izarrak

Gaur, 00:25ean

Pisu superertaineko eta arineko munduko txapelketak, 'Boxeo Izarrak'en

A.E. | EiTB

Eubank-Abraham eta Linares-Crolla norgehiagokak izango dira ikusgai.

Denboraldi berriari ekingo dio gaur gauean 'Boxeo Izarrak' saioak. Hasteko, Chris Eubank eta Arthur Abraham boxeolarien arteko norgehiagoka eskainiko dute. Eubankek 24 garaipen lortu ditu orain arte, eta bakarra galdu. Abrahamek 46 irabazi eta bost galdu ditu. Gainera, 11 bider izan da munduko txapeldun pisu ertainean eta 8 aldiz pisu superertainean.

Bigarren norgehiagoka, pisu arineko munduko txapelketa izango da. Jorge Linares eta Anthony Crolla boxeolariek 2016an egin zutenaren errebantxa. Crolla birritan izan da munduko tituluaren jabe, eta Linares venezuelarra, zortzi aldiz.

'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai, 00:25ean, ETB1en.

TB1en.