Itxi

boxeo izarrak

00:15ean

Canelo Alvarez- Julio Cesar Chavez norgehiagoka, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Gainera, Katie Taylor txapeldun olipinkoaz arituko dira.

Gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioak Saul Canelo Alvarez eta Julio Cesar Chavez gaztearen arteko norgehiagoka eskainiko du. Biak munduko txapeldun izandakoak dira, nahiz eta kasu honetan munduko gerrikoa jokoan ez izan. Alvarezek 48 garaipen ditu, galdutako bat eta berdindutako beste bat. Chavezek, ostera, 50 irabazi ditu, bi galdu eta bat berdindu.

Saioaren bigarren atalean, Katie Taylor irlandarra ikusiko dugu, afizionatu mailan hainbat aldiz munduko txapeldun izandakoa eta Londreseko Joko Olinpikoetan urrezko domina eskuratu zuena. Profesional legez denbora gutxi darama, baina orain arteko borrokaldi guztiak irabazi ditu eta datorren hilean munduko txapelketa jokatuko du. Ostiral honetan, Nika Meinkeren aurkako norgehiagoka izango da ikusgai.

'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai, 00:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista