boxeo izarrak
00:35ean
Pisu superertaineko munduko txapelketa bikaina, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Kames Degale eta Caleb Truax boxeolarien arteko norgehiagoka ikusgarria eskainiko du saioak.
-
Pedro Mari Goikoetxeak aurkezten du 'Boxeo Izarrak'
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioa pisu superertaineko munduko txapelketa bikaina eskainiko du, Kames Degale eta Caleb Truax boxeolarien artean. Degale britainiarrak urrezko domina eskuratu zuen 2008ko Joko Olinpikoetan. Gainera, profesional mailan lau bider izan da munduko tituluaren jabe. Galdutako borrokaldi bakarra beste txapeldun handi baten aurka izan zen, Georges Groves. Truax amerikarra da eta goi mailako boxeolarien aurka bakarrik galdu du: Jermain Taylor, Anthony Dirrell eta Daniel Jacobs. Norgehiagoka benetan ikusgarria da.
Bukatzeko, 23 urteko amerikar gazte bat ezagutuko dugu, Patrick Harris, hain zuzen ere. Orain arte egindako hamar borrokaldietan garaile izan da eta Omar Garcia mexikarraren aurka neurtuko ditu indarrak.
'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai 00:35ean ETB1en.