boxeo izarrak
00:25ean
Golovkin-'Canelo' Alvarez borrokaldi ikusgarria, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Horrez gain, Jon Minguez eta Violeta Gonzalez euskal boxeolarien borrokaldiak eskainiko ditu saioak.
Asteburu honetan jokatu behar zuten Golovkin eta Canelo Alvarez boxeolariek euren arteko bigarren borrokaldia, baina mexikarraren zigorra dela eta, neurketa hori ez da egingo. Hala ere, bi boxeolari bikain hauek egin zuten lehen borrokaldi ikusgarria eskainiko du gaur 'Boxeo Izarrak' saioak.
Gennady Golovkin pisu ertaineko txapeldunik handienetako bat da, 19 aldiz eskuratu du gerrikoa eta berak du pisu honetan K.O. portzentaje handiena (37 irabazi ditu, 33 K.O. bidez, eta ez du batere galdu). Saul Canelo Alvarez mexikarra, bere aldetik, hamar bider izan da munduko txapeldun bi maila ezberdinetan eta neurketa bakarra galdu du: Floyd Mayweatheren aurka.
Saioa osatzeko, Jon Minguez eta Violeta Gonzalez boxeolariek joan den asteburuan Bilbao Arenan egin zituzten borrokaldiak erabiliko ditu.
'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:25etik aurrera, ETB1en.