boxeo izarrak
00:15ean
Pisu superertaineko munduko txapelketa bikaina, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Callum Smith eta Nieky Holzken boxeolarien arteko norgehiagoka izango da ikusgai.
-
-
Gaur gauean, Super series izeneko txapelketaren finalerdietako bat eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak, Callum Smith eta Nieky Holzken boxeolarien artekoa. Pisu superertaineko boxeolari hauek ez dute behin ere galdu profesional mailan. Smith britainiarrak 23 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi; Holzken holandarrak 13 jokatu ditu, eta denetan izan da garaile. Neurketa gogorra, parekatua eta ikusgarria izango da.
Saioa osatzeko, Zack Parker ingelesa eta Adasat Rodriguez espainiarra izango dira aurrez aurre bigarren borrokaldian. Parker 23 urteko boxeolaria da, eta orain arte egin dituen 14 neurketetan nagusitu da.
'Boxeo Izarrak' ostiral gauean izango da ikusgai, 00:15etik aurrera, ETB1en.