Itxi

boxeo izarrak

00:10ean

Errol Spence, welter pisuko boxeolaririk onenetarikoa, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Spenceren bi borrokaldi eskainiko ditu saioak, Leonard Bundu eta Lamont Petersonen aurka egindakoak, hain zuzen ere.

  • boxeo izarrak

    -

Errol Spence, Ameriketako Estatu Batuetako boxeolaria, welter pisuko gaur egungo txapeldunetariko bat da, Kell Brooken aurka iaz gerrikoa lortu ondoren. Orain arte egindako 22 borrokaldiak irabazi ditu, horietako 19 K.O. bidez. Ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioan, Spenceren bi borroka eskainiko ditu Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek gidatzen duten saioak: Leonard Bundu eta Lamont Peterson boxeolarien aurka egindakoak. Bundu zortzi aldiz izan da Europako txapeldun, eta Peterson sei bider izan da munduko tituluaren jabe.

Horrez gain, emanaldia osatzeko, Jon Miguezek eta Nany Suarezek larunbatean Castron egin zituzten borrokaldiak eskainiko dituzte. Jon Miguezek Miguel Aguilar nikaraguarraren aurka neurtu zituen indarrak, eta Kermanen emazteak, Nany Suarezek, Virgina Dominguez madrildarraren aurka.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:10etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.