boxeo izarrak
Boxeoa
Briedis-Usyk kruzero pisuko munduko txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Gainera, Golub-Monterrosa eta Campa-Alvarez borrokaldiak izango dira ikusgai 00:15etik aurrera.
Gaur 'Boxeo Izarrak' saioa kruzero pisuko munduko txapelketa batekin hasiko da. Mairis Briedis eta Oleksandr Usyk izango dira protagonistak. Bietatik batek ere ez du neurketarik galdu orain arte eta biak dira munduko txapeldunak. Gainera, Usykek, afizionatu mailan sekulako emaitzak lortu zituen: urrezko dominak Joko Olinpikoetan zein munduko txapelketan, baina Briedisek bere herrian boxeatuko du.
Bigarren borrokaldian Ivan Golub ukrainarra eta Fidel Monterrosa kolonbiarra ikusiko ditugu eta, amaitzeko, Pedro Campa eta Ivan Alvarez mexikarren arteko norgehiagoka.
'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai 00:15ean ETB1en.