Itxi

boxeo izarrak

00:10ean

Pisu erdiastuneko Munduko Txapelketa, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Dmitry Bivol errusiarra eta Sullivan Barrera kubatarra izango dira nor baino nor gehiago.

  • Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioa aurkezten. Argazkia: EiTB

    Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioa aurkezten. Argazkia: EiTB

Bi borrokaldi ikusgarri eta bikain dakartza gaur gauean 'Boxeo Izarrak' saioak. Hasteko, pisu erdiastuneko Munduko Txapelketa, Dmitry Bivol eta Sullivan Barrera boxeolarien artekoa. Bivol errusiarrak emaitza onak lortu zituen afizionatu mailan, eta profesional arloan egin dituen 12 borrokaldietan nagusitu da. Barrera kubatarrak ere, ez ditu zenbaki txarrak: 21 borrokaldi irabazi ditu eta bakarra galdu.

Bigarren norgehiagokan, Marcelino López eta Breidis Prescott arituko dira. Argentinarrak 33 borrokaldi irabazi, bi galdu eta bat berdindu du. Prescott kolonbiarra jotzailea da, eta ezusteko galantak eman ditu. Amir Khan munduko txapeldun izandakoa, esaterako, k.o. utzi zuen lehen roundean.

Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek gidatuko dute emanaldia, 00:10etik aurrera, ETB1en.