Itxi

boxeo izarrak

00:15ean

Jon Fernandezen azken borrokaldia, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Gero, superluma pisuko neurketa bikaina eskainiko da. Lehenik, Misael Lopezen eta James Wilkinsen arteko norgehiagoka izango dugu ikusgaia, eta Yoan Kongolo eta Andrejs Pokumeiko arituko dira ondoren.

  • Pedro Mari Goikoetxea, 'Boxeo Izarrak' saioko aurkezlea

    Pedro Mari Goikoetxea, 'Boxeo Izarrak' saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB

Jon Fernandezen azken borrokaldia eta superluma pisuko neurketa bikaina eskainiko du aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioak.

Emanaldiari hasiera emateko, Jon Fernandezek larunbatean Ponferradan egin zuen borrokaldia erabiliko dute. Etxebarriko mutilak Michel Marcana venezuelarraren aurka neurtu zituen indarrak, eta sasoiko dagoela erakutsi zuen berriro.

Ondoren, Misael Lopez eta James Wilkins boxeolarien arteko norgehiagoka izango dugu ikusgaia. Bi boxeolari gazte hauek ez dute oraindik neurketarik galdu, eta etorkizun bikaina dute.

Azkenik, Yoan Kongolo eta Andrejs Pokumeiko arituko dira nor baino nor gehiago. Kongolo suitzarra luzaroan ibili da kick-boxinga egiten, eta boxeolari gisa jokatu dituen 10 borrokaldietan inork ez du mendean hartu.

'Boxeo Izarrak' saioa ostiraletan izaten da ikusgai, 00:15ean, ETB1en.