Itxi

boxeo izarrak

00:15ean

Miguel Berchelt-Mickey Roman, superluma pisuko munduko txapelketa, 'Boxeo Izarrak'en

EiTB

Ostiral honetan Miguel Berchelt eta Mickey Romanen arteko norgehiagoka eskainiko da ETB1en. Ondoren, Wanik Awdijan boxeolaria izango da protagonista.

  • Boxeo Izarrak'en kareta

    Boxeo Izarrak'en kareta

Urte berriari hasiera emateko, iazko borrokaldirik onenetariko bat aukeratu du 'Boxeo Izarrak' saioak. Mexikarren arteko neurketa ikusgarria: Miguel Berchelt eta Mickey Roman aurrez aurre. Berchelt sei aldiz izan da munduko tituluaren jabe eta bere zenbakiak bikainak dira: 34 garaipen, galdutako bakarra eta 30 k.o. Mickey Romanek askoz borrokaldi gehiago egin ditu, 72 guztira, eta horietatik 60 irabazi. Hirugarren ahaleginean lortu nahi du munduko titulua, aurreko bietan kale egin ondoren.

Saioa osatzeko erabiliko duten beste borrokaldian Wanik Awdijan armeniar-alemaniarra ezagutuko dugu. Boxeolari gazte honek 22 neurketa irabazi ditu eta bat galdu.

'Boxeo Izarrak' saioa ostiraletan izaten da ikusgai, 00:15ean, ETB1en.