Itxi

boxeo izarrak

01:15ean

Pisu astuneko munduko txapelketa, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Anthony Joshua eta Joseph Parker boxeolarien arteko norgehiagoka izango da lehena.

  • Boxeo eskularruak

    Boxeo eskularruak. Argazkia: EFE

Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak pisu astuneko munduko txapelketa eskainiko digu Anthony Joshua eta Joseph Parkerren artean. Biak dira pisu astuneko txapeldunak eta bietatik batek ere ez du orain arte neurketarik galdu. Hiru gerriko izango dituzte jokoan.

Joshua britainiarra txapeldun olinpikoa izan zen 2012an eta profesional mailan egindako 20 borrokaldiak irabazi ditu, denak k.o. bidez. Parkerrek 24 garaipen ditu beste horrenbeste norgehiagokatan.

Bigarren borrokaldian Joel Diaz eta Cristian Coria ikusiko ditugu. Diazek zenbaki bikainak ditu: 24 garaipen eta galdutako bakarra.

Azkenik, Ray Robinson eta Kavaliauskasen arteko neurketa eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Lituaniarrak ez du norgehiagokarik galdu eta bera da Ipar Ameriketako txapelduna welter pisuan.

'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai, 01:15ean, ETB1en.