Itxi

boxeo izarrak

ETB1en, 00:10ean

Welter pisuko kanporaketa gogorra, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Abdukakhorov uzbekistandarra eta Keita Obara japoniarra izango dira nor baino nor gehiago.

  • Boxeo eskularruak. Argazkia: EiTB

    Boxeo eskularruak. Argazkia: EiTB

Welter pisuko munduko txapelketa jokatzeko kanporaketarekin hasiko da aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioa: Abdukakhorov uzbekistandarra eta Keita Obara japoniarra arituko dira aurrez aurre. Abdukakhorovek 15 neurketa egin ditu orain arte, eta denak irabazi. Obararen zenbakiak hauek dira: 20 garaipen, galdutako hiru eta berdinketa bat.

Ondoren, Sonny Conto pisu astuneko boxeolari gaztea ezagutuko dugu, eta baita Joshafat Ortiz ere. Halaber, iragan larunbatean Bilbon jokatutako Garbey-Loya borroka eskainiko dute.

Amaitzeko, Sagadat Rakhmankul eta Nicklaus Flaz boxeolarien arteko norgehiagoka gogorra izango dugu ikusgai.

Ohi denez, Pedro Mari Goikoetxea programaren gidariarekin batera Manu Maritxalar aditua arituko da esatari lanetan.

'Boxeo Izarrak', ostiralean, 00:10ean, ETB1en.