Itxi

boxeo izarrak

00:15ean

Pisu superarineko borrokaldi bikaina gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Maxim Dadashev eta Subriel Matías boxeolarien arteko neurketak amaiera tragikoa izan zuen.

  • Boxeo eskularruak.

    Boxeo eskularruak. ETBko bideo batetik ateratako irudiak.

Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak pisu superarineko borrokaldi bikaina eskainiko du, Maxim Dadashev eta Subriel Matías boxeolarien artean. Bakoitzak 13 neurketa egin ditu orain arte eta denak irabazi dituzte. Munduko txapelketa jokatzeko kanporaketa horrek zoritxarreko bukaera izan zuen.

Bigarren norgehiagokan José Chino Lopez eta Askhat Ualikhanov izango dira aurrez aurre. Puerto Ricoko mutilak 11 borrokaldi irabazi ditu eta bakarra galdu du. Ualikhanov-ek, lau garaipen eta porrot bat ditu. Azken borrokaldian, Evgeny Romanov errusiarra ezagutuko dugu. Pisu astuneko boxeolari horrek orain arte egindako 13 neurketak irabazi ditu.

'Boxeo Izarrak' gaur gauean izango da ikusgai 00:15ean ETB1en eta eitb.eus-en.