Itxi

boxeo izarrak

00:20an

Terence Crawford, munduko boxeolaririk onenetarikoa, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Terence Crawford eta Egidius Kavaliaiskas boxeolarien arteko welter pisuko munduko txapelketa izango da ikusgai.

  • Boxeo eskularruak

    Boxeo eskularruak. EiTBko bideo abtetik ateratako irudia.

'Boxeo Izarrak' saioari hasiera emateko, welter pisuko munduko txapelketa bat izango da ikusgai. Terence Crawford eta Egidius Kavaliauskas izango dira aurrez aurre. Boxeolari estatubatuarrak orain arte jokatu dituen 35 borrokaldiak irabazi ditu, eta hamahiru aldiz izan da munduko txapeldun. Lituaniarrak ere ez du oraindik galdu.

Bigarren borrokaldian, Josue Vargas eta Johnny Rodriguez ikusiko ditugu. Vargasek 14 garaipen ditu eta bakarra galdu du.

Hirugarren norgehiagokan, Rolando Vargas 19 urteko boxeolaria ezagutuko dugu. Hasiberria da profesional mailan, baina zeresana emango du ondorengo urteetan.

Azken minutuak Carlos Monzon argentinarrari eskainiko dizkiote, hil zenetik 25 urte igaro baitira.

'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai, 00:20tik aurrera, ETB1en.