Itxi

boxeo izarrak

00:15ean

Luma pisuko munduko txapelketa, ostiraleko "Boxeo Izarrak" saioan

EiTB

Josh Warrington eta Sophiane Takoucht aurrez aurre ikusiko ditugu.

  • Boxeo eskularruak.

    Boxeo eskularruak. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Ostiral honetako "Boxeo Izarrak" saioan, hasteko, Josh Warrington eta Sophiane Takoucht izango dira aurrez aurre, munduko gerrikoa jokoan dutela. Warrington britainiarra orain arteko 29 neurketetan nagusitu da. Frantziarrak, ostera, 35 garaipen lortu ditu, 3 borrokaldi galdu eta bat berdindu.

Bigarren norgehiagokan, Julian Rodriguez ezagutuko dugu. 18 borrokaldi egin ditu eta denetan atera da garaile. Manuel Mendez izango du aurkari. Azkenik, Esquiva Falcaok eta Jesus Gutierrezek neurtuko dituzte indarrak. Falcao brasildarrak brontzeko domina eskuratu zuen 2011ko munduko txapelketan eta zilarrezkoa Londresko Olinpiar Jokoetan, eta profesional mailan inork ez du menderatu 23 borrokalditan.

"Boxeo Izarrak" ostiral honetan izango da ikusgai, 00:15ean, ETB1en.