boxeo izarrak
23:30ean
Emakumezkoen munduko txapelketa ikusgarria, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan
EiTB
Alicia Napoleon-Espinosa eta Elin Cederroos ikusiko ditugu pisu superetaineko txapelketan aurrez aurre.
-
Boxeo eskularruak
Gaur gauean, pisu superertaineko munduko txapelketa eskainiko du "Boxeo Izarak" saioak. Bi txapeldun aurrez aurre: Alicia Napoleon-Espinosa eta Elin Cenderroos. Amerikarrak 12 garaipen lortu ditu eta behin bakarrik galdu du. Cederroos suediarrak, ostera, egindako zazpi borrokaldiak irabazi ditu. Norgehiagoka gogorra eta ikusgarria.
Bigarren neurketa, Andoni Gagok eta Carlos Arroyok joan den larunbatean Iruñean egin zutena izango da. Zortzi hilabetez boxeatu gabe egon ondoren, boxeolari bilbotarrak berragerpen bikaina izan zuen.
Azkenik, George Kambosos eta Mickey Beyren arteko borrokaldia eskainiko du saioak. Kambosos australiarrak 17 neurketa irabazi ditu orain arte, inork ez du mendean hartu. Bey amerikarraren zenbakiak hauexek dira: 23 irabazi, bi galdu eta bat berdindu.
"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai, 23:30ean, ETB1en.