boxeo izarrak
23:55ean
Munduko txapelketa jokatzeko kanporaketa bikaina, gaur, "Boxeo Izarrak" saioan
EiTB
Juan Arboleda eta Jayson Velez boxeolarien arteko norgehiagoka izango da ikusgai.
-
Boxeo eskularruak. EiTBko bideo abtetik lortutako irudia.
Gaurko "Boxeo Izarrak" saioan, lehenengo borrokaldia Juan Arboleda eta Jayson Velez boxeolarien artekoa izango da. Arboleda panamarrak 15 garaipen lortu eta borrokaldi bakarra galdu du. Velez puertorricarrak, ostera, 29 garaipen ditu, eta 5 galdu eta 1 berdindu du. Neurketa honen irabazleak munduko txapelketa jokatzeko aukera izango du.
Bigarrenean, Carlos Cuadras eta Jose Maria Cardenas izango dira aurrez aurre. Cuadras zazpi bider izan da munduko tituluaren jabe eta berriro gerriko hori lortzea du helburu. Biak mexikarrak izanik, ikuskizuna ziurtatuta dago.
"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai, 23:55etik aurrera, ETB1en.