Itxi

boxeo izarrak

01:15ean

Pisu astuneko borrokaldi bikainak, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EiTB

Michael Moorer vs Bert Cooper, Tommy Morrison vs Michael Bent eta David Tua vs Ike Ibeabuchi neurketak izango ditugu ikusgai.

  • ETB1eko "Boxeo Izarrak" saioaren kareta

    ETB1eko "Boxeo Izarrak" saioaren kareta. Irudia: EiTB

Aste honetako "Boxeo Izarrak" saioak pisu astuneko hiru neurketa eskainiko ditu. 

Lehenengoa Michael Moorer eta Bert Coopere boxeolarien artekoa izango da. Moorer 28 garaipenekin eta borrokaldirik galdu gabe iritsi zen neurketara. Pisu astuneko aurreneko munduko txapelketa zen hau berarentzat, baina pisu erdiastunean 10 aldiz munduko tituluaren jabe izanda zegoen aurrez. Urtebete lehenago, Evander Holyfield handiaren aurka galdu zuen munduko txapelketa. 

Bigarren norgehiagoka ere, munduko txapelketa bat izango da: Tommy Morrison eta Michael Bent, aurrez aurre. Morrisonek 38 garaipen zituen eta galdutako bakarra. Bent, berriz, profesional mailan neurketa gutxi eginda zegoen: 10 garaipen eta porrot bat. Afizionatu bezala, berriz, emaitza onak lortuta zegoen. 

Hirugarren borrokaldia, pisu handietan, inoiz izan den gogorrenetakoa da. David Tua eta Ike Ibeabuchi izan ziren norgehiagoka beldurgarri horretan aurkari. Galdu gabe zeuden biak (Tuak 27 zituen irabazita, eta Ibeabuchik, 16), 24 urte zituzten, eta guztira 1.700 ukabilkadatik gora sartu zizkioten elkarri. 

"Boxeo Izarrak" saioa 01:15ean izango da ikusgai ETB1en, "Ihesaldia" telesailaren ostean.