Itxi

boxeo izarrak

Gaur, 23:30ean

Naseem Hamed, 90eko hamarkadako boxeolaririk ikusgarriena, "Boxeo Izarrak" saioan

EiTB

Boxeolariaren norgehiagoka bikainenak gogoratuko ditu saioak, Armando Castro, Sergio Liendo, Enrique Angeles, Juan Polo Perez eta Steve Robinsonen aurkako borrokaldiak, hain zuzen ere.

  • Naseem Hamed boxeolaria.

    Naseem Hamed boxeolaria. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Gaurko "Boxeo Izarrak" saioa Naseem Hamed britainiarrari eskainiko diote oso-osorik. Boxeolari honek sekulako arrakasta izan zuen 90eko hamarkadan, bere boxeo ikusgarria eta estilo bereziagatik. Gainera, superoilar pisuko boxeolaria izateko jotzaile ikaragarria zen.

Emanaldi honetan, orain 25 urte egindako norgehiagoka bikainak izango dira ikusgai: Armando Castro, Sergio Liendo, Enrique Angeles, Juan Polo Perez eta Steve Robinsonen aurka egindakoak, hain zuzen ere. Azken hori luma pisuko munduko txapelketa izan zen. 

"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai, 23:30etik aurrera, ETB1en.