Itxi

boxeo izarrak

Gaur, 23:35ean

Thomas Hearns eta Ray 'Sugar' Leonard txapeldun handiak, "Boxeo Izarrak" saioan

EiTB

Hearnsek James Shulerren eta Juan Domingo Roldanen aurka jokatutako norgehiagokak ere eskainiko dira.

  • Boxeoan jokatzeko eskularruak

    Boxeoan jokatzeko eskularruak. Argazkia: Pixabay

Gaurko "Boxeo Izarrak" saioa hiru borrokaldirekin osatuko dute. Lehena Thomas Hearns eta James Shulerren artekoa izango da. Shulerrek 22 neurketa zituen eginak aurretik, eta denak irabaziak. 

Bigarren norgehiagoka Juan Domingo Roldan argentinarraren aurkakoa izango da, pisu ertaineko munduko gerrikoa jokoan. Roldanen zenbakiak hauexek ziren orduan: 65 garaipen, galdutako hiru eta berdindutako bi. 

Azken borrokaldian, bi txapeldun bikain ikusiko ditugu aurrez aurre: Thomas Hearns eta Ray 'Sugar" Leonard. Pisu superertaineko munduko txapelketa gogorra eta ikusgarria. 

Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek egingo dute emanaldiaren kontakizuna, gaur, 23:35etik aurrera, ETB1en.