Itxi

boxeo izarrak

Gaur, 23:20ean

Whitaker eta Oscar de la Hoya, bi txapeldun olinpiko aurrez-aurre "Boxeo Izarrak"en

EiTB

Pernell Whitaker boxeolariak De la Hoya eta Pestryaeven aurka egindako borrokaldiak eskainiko dira.

  • Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar, "Boxeo Izarrak" saioko aurkezleak

    Goikoetxea eta Manu Maritxalar, "Boxeo Izarrak" saioko aurkezleak. EiTBko bideo baten irudia

Pernell Whitakerri eskainitako azken saio honetan, De la Hoya eta Pestryaeven aurka egindako borrokaldiak eskainiko dira "Boxeo Izarrak" saioan.

Lehen norgehiagoka, bi txapeldun olinpikoren arteko neurketa izango da, welter pisuko munduko gerrikoa jokoan dagoela. Bere garaian sekulako ikusmina sortu zuen borrokaldi honek, biak goi mailako boxeolariak zirelako eta De la Hoya galdu gabe zegoelako. Profesional mailan, lau pisutan izan zen munduko txapeldun Whitaker, eta De la Hoya, sei mailatan. Bigarren neurketa, Whitaker eta Pestryaev errusiarrak egindakoa izango da.

"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai, 23:20etik aurrera ETB1en.