Itxi

boxeo izarrak

23:30ean

Bernard Hopkins eta Jermain Taylorren arteko bi borrokaldi, "Boxeo Izarrak" saioan

EiTB

2005ean izan ziren bi hitzorduak, pisu ertaineko lau gerriko nagusiak jokoan zeudela. Gaur gauean, biak ikusteko aukera izango dugu, Pedro Mari Goikoetxearen eskutik.

  • Boxeo eskularruak.

    Boxeo eskularruak. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Bernard Hopkinsen eta Jermain Taylorren arteko bi borrokaldi eskainiko ditu gaur gaueko ETB1eko "Boxeo Izarrak" saioak.   

2005ean izan ziren bi hitzorduak, pisu ertaineko lau gerriko nagusiak jokoan zeudela, eta emaitza estua izan zen bietan. Ordurako, Hopkins 21 aldiz munduko txapeldun izanda zegoen eta beste behin eutsi nahi zion gerrikoari, 40 urte zituela. Jermain Taylor (Hopkins baino 13 urte gazteagoa) 23 borrokaldi eta beste horrenbeste garaipen lortuta igo zen ringera. Bi neurketak oso parekatuak izan ziren eta epaileen lanak eztabaida handia eragin zuen.

"Boxeo Izarrak" saioa ostiraletan izaten da ikusgai, 23:30ean, ETB1en.