boxeo izarrak
00:30ean
Bitan txapeldun olinpikoa izandako Claressa Shields, gaur gauean, "Boxeo Izarrak"en
EITB
Ivana Habazin boxeolari kroaziarraren aurka ikusiko dugu Claressa Shields aurrez aurre.
-
"Boxeo Izarrak". EITBren bideo batetik ateratako irudia
Gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioak hiru borrokaldi eskainiko ditu, Manu Maritxalarrek eta Pedro Mari Goikoetxeak aurkeztuta.
Emakumezkoen munduko txapelketa batekin hasiko dute emanaldia. Claressa Shilds eta Ivana Habazin izango dira aurrez aurre superwelter pisuko munduko titulua jokoan dagoela. Shields amerikarrak bitan lortu zuen urrezko domina Joko Olinpikoetan eta profesional mailan, sei bider izan da munduko gerrikoaren jabe, 9 borrokaldi bakarrik eginda. Habazin kroaziarra ere munduko txapeldun izandakoa da.
Ondoren, bigarren norgehiagoka, Jose Pedraza eta Javier Molinaren artekoa izango da. Pedraza, bi pisutan izan da munduko txapeldun eta beste aukera bat lortu nahian dabil. Molinak, 22 neurketa irabazi ditu eta bi galdu.
Bukatzeko, emanaldiaren azken minutuetan boxeolari gazteak izango dira protagonista, besteak beste Robert Rodriguez eta Jahi Tucker.
"Boxeo Izarrak" saioa ostiralero dago ikusgai, 00:30etik aurrera, ETB1en.