Itxi

boxeo izarrak

00:30ean

Mike Tyson eta Roy Jones protagonista, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EITB

Mike Tyson eta Roy Jones boxeolarien neurketa esanguratsuenak errepasatuko ditu saioak.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioan

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioan. EITBren bideo bateko irudia

Larunbat honetan Mike Tyson eta Roy Jonesen arteko borrokaldi-erakustaldia dela eta, "Boxeo Izarrak" saioak bi txapeldun hauen neurketak eskainiko ditu gaur.

Mike Tyson pisu astuneko munduko txapeldunik gazteena da eta Trevor Berbicken aurkako norgehiagoka gogoratuko du programak. Horrekin batera, James "Buster" Douglasen kontra egin zuen borrokaldi historikoa ere eskainiko du.

Bestalde, Roy Jones lau pisutan izan zen munduko tituluaren jabe. Berez, pisu ertaineko boxeolaria izan arren, pisu astunean ere gerrikoa lortu zuen. Roy Jonesen borroka garrantzitsuenetako bat ere gogoratuko du saioak, John Ruizen aurkako neurketa, hain zuzen ere.

Roy Jones munduko txapeldun izan zen lau dibisiotan eta bere azken borroka 2018an egin zuen, Tysonek, ostera, hamabost urte daramatza erretiratuta.

"Boxeo Izarrak" saioa ostiral gauean izaten da ikusgai, 00:30ean, ETB1en.