Itxi

2020/12/18

08:03

boxeo izarrak

01:00etan

Callum Smith eta George Groves, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Pisu super ertaineko munduko txapelketa izango da. Ondoren, Flores eta Kielczweski izango dira aurrez aurre.

  • "Boxeo Izarrak"

    "Boxeo Izarrak". EITBren bideo batetik atertako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur gauean, bi borrokaldi eskainiko dira "Boxeo Izarrak" saioan. Lehenengoa, pisu super ertaineko munduko txapelketa bat izango da, britainiarren arteko norgehiagoka: Callum Smith eta George Groves. Smithek 24 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Grovesen palmaresean, ostera, 28 garaipen eta galdutako hiru azaltzen dira.

Saioa osatzeko, Gabriel Flores eta Ryan Kielczweskiren arteko borrokaldia eskainiko da. Flores 20 urteko boxeolari bikaina da. 18 neurketa egin ditu eta ez du bat ere ez galdu. Kielczweskiren zenbakiak hauexek dira: 30 garaipen eta galdutako lau.

Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek gidatuko dute saioa, 01:00etan, ETB1en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;